argia.eus
INPRIMATU
Laboaren omenezko murala berriz margotu dute Donostian, Udalari itxaron gabe
  • Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten duela hamar egun Mikel Laboaren omenez Antigua auzoan egindako murala. Berriro margotu dute, erabakiak eragindako polemikaren ostean.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 11
Mikel Laboaren omenezko hormairudi berria Antiguon (argazkia: @negukobaratza).

Sare sozialetan herritar ugarik protestatu zuten Laboaren omenezko irudia ezabatzearen kontra eta horren aurrean, Eneko Goia Donostiako alkateak aurreratu zuen irudia berregingo zutela, Irutxuloko Hitzak jaso zuenez.

Nolanahi, Naizek argitaratu duenez, hormairudi berria herritar anonimo baten lana da, aurretik zegoena bezala.