Igandean hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: gaur jokatu da bertako lehenengo kanporaketa, Mungiako Olalde aretoan.
Gaurko saioko sei protagonistak hauek izan dira
Lan puntuagarriak amaituta, Mikel Goiriena Larrazabal izan da garaile, 476.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Santurtziko finalaurrekora, azaroaren 18an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.