Astelehen honetan espetxeratu dute Mont de Marsanen Mikel Barrios irundarra, ekainaren 23an Parisen egindako epaiketan bost urteko espetxe zigorra ezarri ondoren.
Barrios 2017ko urrian atxilotu zuten Berlinen eta Espainiako hedabideetan jadanik desagertutako ETAko buruzagitzat jo zuten. Frantziaren eskuetan utzi ondoren 2018ko urrian baldintzapeko askatasunean utzi zuten epaiketa arte. Joan den ekainaren 23an Parisen egindako epaiketan ezarritako bost urteko espetxe zigorra bete beharko du orain.
Arratsaldeko lehen orduetan espetxeratu dute eta, neurri hori ez datorrela ETA desagertu ondorengo egoerarekin bat iritzita, Euskal Herritik Mont de Marsanera joandako ordezkaritzak Barriosen kartzelaratzea salatu du. Baldintzapeko askatasunean egondako denboran, Barrios Itsasun bizi izan da eta herriko hainbat ekimenetan parte hartu du. Halako zigor motarekin, Frantziako justiziak baldintzapeko askatasuna eman ohi du segurtatzen bada zigortua bergizarteratua dagoela bizi den herrian. Barriosen kasuan, ostera, lana izan arren eta herrian guztiz integratua egon arren, espetxeratu egin dute.
Horixe salatu dute espetxe aurrean bakegileek, espetxeratzea ez zela beharrezkoa eta horrek ez duela bizikidetzan laguntzen adieraziz. Bertaratutakoen artean izan da Mikel Iribarren Itsasuko alkate berria –beheko txioko bideoan–, Barriosi sostenguan emanez:
Denuncia y solidaridad civil y política con Mikel Barrios al entrar en la cárcel de Mont de Marsan https://t.co/YEjYYklaK0 @naiz_info #IzanBidea #MikelEtxera pic.twitter.com/KYXx33hmcd
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) June 29, 2020
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) June 29, 2020
Sare Herritarrak Bilbon egin du protesta ekitaldia, Frantziako kontsulatuaren aurrean.