argia.eus
INPRIMATU
Mikel Barrios presoaren etxeratzea exijitu dute Itsasun eta Iruñean
  • Ehunaka lagunek deitoratu dute Barriosen presondegiratzea. Ekainaren 29tik geroztik preso da Mont-de-Marsaneko presondegian, Parisko epaitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarririk.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B 2020ko uztailaren 06a
Itsasuko manifestazioa

900 lagunez gora batu dira Itsasun uztailaren 4 honetan, bertan bizi zen Mikel Barrios iruindarrari elkartasuna adierazteko. Lapurdiko hirian barna ibili ondoren, bide nagusia moztu eta bertatik luzatu dute aldarria: “Segituko dugu, katerik gabeko herri bat sortzen, kartzelak zentzurik ukanen ez duen jendartea eraikitzen eta zapalkuntzarik gabeko jandarte baten alde borrokan”.

 

Egun berean, Iruñean ere burutu dute manifestazioa, Sare-ren Izan bidea ekimenak deiturik.

Ekainaren 29az geroztik preso da Barrios, 2018az geroztik baldintzapean aske egon ondoren, Parisko epaitegiak bost urteko kartzela zigorra erabakirik.