argia.eus
INPRIMATU
Mikel Barrios aske utzi dute, epaiketaren zain
  • Kontrol judizialpean, aske utzi dute Mikel Barrios. Azaroaren 12an egingo den epaiketaren zain geratu da.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 08a
(Argazkia: @mikel_irastorza)

Asteazken arratsaldean atera zen Mont-de-Marsango espetxetik Mikel Barrios euskal preso iruindarra, Parisko apelazio-auzitegiak honen bigarren askatasun-eskaera onartu ostean. Aske, baina azaroaren 12an egingo den epaiketaren zain geratu da Barrios. Kontrol judizialpean atera da kalera, eta ondorioz, astean behin polizia etxean aurkeztu beharko da eta baimena eskatu beharko du Frantziako Estatutik atera nahi izatera.

Barrios 2017an atxilotu zuten Alemanian, Frantziak bere kontra jarritako Euroagindua baliatuta. Frantziako Osnyko kartzelan sartu zuten preso, urtebetera baldintzapean aske utziz. 2020ko ekainean bost urteko espetxe zigorra ezarri zion Parisko Auzitegiak; defentsak egindako deiaren ondotik, epaiketa egingo da azaroaren 12an. Ordura arte baldintzapean aske egongo da.