argia.eus
INPRIMATU
Mikel Arregi: “Zonifikazioa ez da aukerarik onena euskara sustatzeko”
  • Zonifikazioa ez da lagungarri, gomendagarri edo aukerarik onena izan euskararen sustapenerako Euskarabideko zuzendariaren esanetan. Ofizialtasunak ez luke ekarriko leku guztietan modu berean sustatzea euskara baizik eta herri bakoitzaren beharren arabera egiten ahalko litzateke.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 31

Euskarabideko zuzendaria Mikel Arregi eta Paula Casares euskararen planifikazio eta sustapenerako zuzendaria. Nafarroan azken mendeetan euskararen bilakaera nolakoa izan den gogoan izan du Kasaresek. Hemeretzigarren mendearen amaieran eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz gainbehera nabarmena izan zuen euskarak. 1980an euskal komunitatearen ekimenez iraultza ematen hasi zen. Egun, Nafarroan eremu euskaldunean lautik hiru da euskalduna; mistoan lautik bat eta eremu ez-euskalduna deritzonean da egoera makurragoa. Zonifikazioa ez da lagungarri, gomendagarri edo aukerarik onena izan euskararen sustapenerako Mikel Arregiren ustez. 

Ofizialtasuna ezartzeak ez luke esan nahiko modu berean landu behar dela euskararen sustatzea edo zabalkuntza leku guztietan. Bakoitzaren erritmoa errespetatuz eginen litzatekeela uste dute. Administrazioaren egoeraren inguruan, diote, ez da gai herritarrek nahi duten hizkuntzan artatzeko eta betebehar hori legeak agintzen duelako betearazten hasi beharko litzatekeela diote.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.