Zonifikazioa ez da lagungarri, gomendagarri edo aukerarik onena izan euskararen sustapenerako Euskarabideko zuzendariaren esanetan. Ofizialtasunak ez luke ekarriko leku guztietan modu berean sustatzea euskara baizik eta herri bakoitzaren beharren arabera egiten ahalko litzateke.
Euskarabideko zuzendaria Mikel Arregi eta Paula Casares euskararen planifikazio eta sustapenerako zuzendaria. Nafarroan azken mendeetan euskararen bilakaera nolakoa izan den gogoan izan du Kasaresek. Hemeretzigarren mendearen amaieran eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz gainbehera nabarmena izan zuen euskarak. 1980an euskal komunitatearen ekimenez iraultza ematen hasi zen. Egun, Nafarroan eremu euskaldunean lautik hiru da euskalduna; mistoan lautik bat eta eremu ez-euskalduna deritzonean da egoera makurragoa. Zonifikazioa ez da lagungarri, gomendagarri edo aukerarik onena izan euskararen sustapenerako Mikel Arregiren ustez.
Ofizialtasuna ezartzeak ez luke esan nahiko modu berean landu behar dela euskararen sustatzea edo zabalkuntza leku guztietan. Bakoitzaren erritmoa errespetatuz eginen litzatekeela uste dute. Administrazioaren egoeraren inguruan, diote, ez da gai herritarrek nahi duten hizkuntzan artatzeko eta betebehar hori legeak agintzen duelako betearazten hasi beharko litzatekeela diote.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.