argia.eus
INPRIMATU
Mikel Agirrek EiTBko zuzendari nagusi karguari uko egin dio
  • Arrazoi pertsonalengatik egin dio uko Mikel Agirrek karguari, EITB Iparraldek Twiterrez zabaldu duenez.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 26a
Mikel Agirre zen gaur arte EiTBko zuzendari nagusia izateko hautagaia.

Gizarte eragileei eta komunikabideei esker ona adierazi die Agirrek, jasotako errespetu eta begiruneagatik. Era berean, erabakia errespetuz jasoa izatea espero duela gaineratu du, EITBk azaldu duenez.

Duela astebete, orain arte zuzendari izan den Alberto Surio ordezkatzeko akordioa ia itxita zegoela esan zuen Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.