argia.eus
INPRIMATU
Mikel Agirre izango da EITBko zuzendari berria
Lide Hernando @lidehernando 2013ko otsailaren 18a
Mikel Agirre (argazkia: EITB).

Orain arte zuzendari izan den Alberto Surio ordezkatzeko akordioa dagoeneko ia itxita dagoela esan du Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

EAJk Urtarrilaren amaieran hedabide publikoaren zuzendaritzarako egin zuen proposamenak polemika ekarri du azken asteotan. EH Bilduko Laura Mintegik EITBren postu garrantzitsuetarako partiduko kideak jartzea leporatu zien hilaren hasieran bai EAJri baita PSE-EEri ere.

Jeltzaleek zuzendari berriaren profila erabakitzeko elkarrizketak egiteko nahia adierazi zioten EH Bilduri, baina elkarrizketa horiek inoiz jazo ez zirela esan zuen Mintegik.

Mikel Agirre dagoeneko hainbat postu garrantzitsutan egona da euskal irrati eta telebista publikoan, bai EAJren gobernuekin baita Patxi Lopezen garaian ere.

Informazio gehiago:

ETBren etorkizunari eskaini diogu hil honetako LARRUN pentsamendu aldizkaria. Asteazkenetik aurrera egongo da harpidedunen etxeetan eta kioskoetan.