argia.eus
INPRIMATU
Migrazioa Galizian: gazteak alde egiten, landa eremua odolusten
  • Migrazioak kezka eragiten du Galizian. Gazteak emigratzen ari dira eta desertifikazio demografikoa gertatzen ari da barnealdean. 2015eko datuen arabera, Galizian 1.669 herrixka daude abandonaturik eta beste 1.971 dira desagertze arriskuan. Emigrazioaz kezkaturik, antolatzeko beharra ikusi dute herritarrek, Voltar á Terra-ren gisako ekimenak sortuz. 

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko maiatzaren 12a
Galizia da herrixken abandonuei dagokienez Iberiar penintsulan okerren dagoen lurraldea.

Galizia da herrixken abandonuei dagokienez Iberiar penintsulan okerren dagoen lurraldea: penintsulan hutsik geratu diren hamar herrixkatik bederatzi dira Galiziakoak. Horrek eragin negatiboa du bertako tradizioan eta kulturan, besteak beste.

Gazteak dira landa eremuetatik gehien emigratzen dutenak eta horietako askok atzerrira jotzen dute lan bila: 118.000 gazte baino gehiagok utzi zuten Galizia 2008-2013 urte bitartean. Hainbat eragilek salatu dutenez, Galiziako Gobernuak ez du arazoari aurre egiteko politikarik bultzatu.

Lehen sektorearen gainbeherak eragina du landa eremuen desertifikazioan, Hala Bedin azaldu dutenez. Azken urteetan landa ustiapenek nabarmen egin dute behera; 112.000 baserri inguru galdu dira. 1950 eta 2012 urteen bitartean nekazari kopuruak %93 egin zuen behera Galizian, 827.000tik 59.000ra.