argia.eus
INPRIMATU
Migratzaileen eta jaiotzen kopuruek behera egin dute EAEn
  • Jaiotza-tasa %7,2 jaitsi da lehen seihilekoan, eta migrazio-tasak %2,1 egin du behera, iazko urtarriletik aurtengora. Heriotzek aldiz gorantz egin dute, Eustatek zabaldutako datu demografikoen arabera.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko abenduaren 12a

EAEn 2018ko lehen sei hilabeteetan 7.794 haur jaio dira, eta iaz 8.398 jaio ziren, epe berean. Kontrara, iaz baino %1 heriotza gehiago zenbatu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Hala, saldo begetatiboa (jaiotzen eta hiltzen den jendearen arteko aldea) negatiboa izan dela adierazi du Eustatek, 3.625 herritarren aldearekin.

Migratzaile uholdearen diskurtsoa gezurtatzen dute datuek

Iazko urtarrileko datuekin alderatuz, beherakada nabarmena egin du migratzaileen kopuruak. Aurtengo urtarrilean 152.187 migratzaile zenbatu dira, iaz baino %2,1 gutxiago. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleria osoaren %7a osatzen dute. Gehienek, jatorri atzerritarra duten herritarren %35 inguruk, Amerikan dute jatorria, batik bat Nikaragua, Kolonbia, Bolivia eta Paraguain.

Desoreka

Demografiaren piramide desorekatu baten aurrean gaude gaur egun. Gero eta zahar gehiago daude, eta gero eta haur gutxiago jaiotzen dira. Migratzaileen kopuruak beherantz egiteak are ezegonkorrago egiten du etorkizuna.