argia.eus
INPRIMATU
Migratzaileen errealitatea, ikasleek oholtzaratua
  • Migratzaileen egoeraz eta Euskal Herriko jendarteak horien harreran duen rolaz gogoetatzen duen antzezlana eskainiko dute gaur Bernat Etxepare lizeoko hamar ikaslek. Benetako lekukotasunak ezagutu dituzte horretarako, Etorkinekin elkarteari esker.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2019ko apirilaren 03a

Kazetan jaso dutenez, urtebeteko lanaren emaitza da Iheslari poetikoak antzezlanaren emanaldia, apirilaren 3 arratsaldean estreinatuko dutena. Arantxa Irigoien irakasleak idatzia, balio izan die, ez bakarrik migratzaileek bizi duten errealitateaz jabetu eta eztabaidatzeko, baita “gure jatorriari buruzko galderak” pausatzeko ere, migratzaileen harreran dugun tokiaz hausnartzeko edota iheslari politikoez mintzatzeko.

Manex Fusch aktore ezagunaren laguntza izan dute bidean.

Data bakarrean obra agortzea pena litzatekeela-eta, data gehiago programatu ahal izatea ari dira aztertzen.