Mugak Zabalduz iniziatibako lantaldea apirilaren amaieran herriz herri ibiliko da Karabana EH egitasmoarekin migranteen eta errefuxiatuen egoera zein den erakusteko. Horrez gain, hurbileko praktika politiko eta ekonomikoak salatuko ditu.
Duela bi urte Euskal Herrian sortutako Mugak Zabalduz iniziatibak, Europar Batasunak migrazio arloan eragiten dituen "politika kriminalak" salatzeko asmoz, Greziara eta Melillara egindako karabanetan parte hartu du. Karabanetan, besteak beste, Europar Batasunaren politika ekonomikoek gerrak sortarazten dituztela salatu dute. Mugak Zabalduz lantaldeko kideek adierazi dutenez, "baliabide natural eta ekonomikoen espoliazioa sortzen dute eta pertsonen lan eta esplotazio sozialak sortarazten dituzte politika geo-estrategiko eta ekonomiko horiekin".
Hori dela eta, datorren uztailaren 13an Italiara helburu berdinekin itzuliko bira. Baina, aldez aurretik, Euskal Herrian Karabana EH egitasmoa abian jarriko dute. Bilbon emandako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, "oraingo honetan, gure lurraldean jarri nahi dugulako ikuspuntua. Oso garrantzitsua ikusten dugu hemen ematen diren praktika politiko eta ekonomikoak salatzea, eta horiek sortzen dituzten ondorioak pertsonetan, horietako asko gure auzokideak izan ahal direnak".
Horretarako, Euskal Herrian zehar dauden pertsona migranteei protagonismoa emango diete, alde batetik, "eurekin bat egiteko esplotazioaren kontrako borrokan" eta, bestetik, "eskubide internazionala den zirkulazio askea aldarrikatzeko". Adierazi dutenez, "ez gara politika hiltzaile hauen konplize eta inoiz ez gara bizitzak apurtzen dituen inoren alde egongo". Horregatik beharrezko ikusten dute "egunero bizi dugun ezjakintasunaren muga hori apurtzea gure lurraldean bertan dauden errudunak seinalatuz eta gure elkartasun eta babes guztia adieraziz gure auzokideei".
Honako ibilbidea eta egutegia prestatu dute:
Apirilak 28: Hendaia - Irun
HENDAIA - IRUN: Europa Gotorleku
Elkarretaratzea Hendaiako CIEaren aurrean -apirilaren 1ean jarriko dute berriro martxan- eta giza-katea Irunera, Santiago zubitik pasatuz.
12:00. Prentsaurrekoa eta EHko Karabanaren hasiera ofiziala.
ANDOAIN: Pasabide Seguruak.
13:00. Kontzentrazioa SAPA enpresaren aurrean, armak fabrikatzen dituen enpresa.
IRUÑEA: Muga ikustezinak.
18:00. Arraza baldintzetan oinarritutako sarekaden kontrako salaketa.
19:00. Elkarretaratzea Ndiaye mutil senegaldarraren omenez, 2016an hilda agertu zena Iruñeko komisaldegian atxiloketa biolento baten ostean.
Apirilak 29: Iruñea - Tutera - Gasteiz
Tuteran tiro-eremua inguratu autobusetan.
Manifestazioa Bardeetako Batzordeko egoitzatik Udaletxeraino.
GASTEIZ: Harrera Herria.
18:30. Ondo etorria karabanari.
19:30 - 21:30. Mahai-ingurua Hezkuntza mailan ematen den Segregazioaren inguruan El Campillo kiroldegian.
■ Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformaren eskutik: Euskal Eskola inklusiboa.
■ Beste kolektibo batzuen parte hartzea (Gora Gasteiz, Fundacion secretariado gitano,…).
■ %100 Oion Plataforma, pertsona migratzaileen integraziorako elkartea.
22:00 Kontzertua Mursegorekin.
Apirilak 30: Gasteiz - Bilbo - Zierbena/Santurtzi - Bilbo
GASTEIZ:
10:00 - 11:00. Konzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Bilbora.
BILBO: Mugak Gainditzen.
12:00. Plaza Biribiletik hasita manifestazioa.
ZIERBENA eta SANTURTZI: lotsaren harresia eta armen trafikoa.
17:00etan edo 18:00etan. Giza-besarkada katea, bizkaiko poertuetako bi errealitateak lotzeko: Zierbenako harresia eta Santurtziko armak.
19:30. EHko Karabanaren amaiera Santurtzin.
BILBO:
21:00. Maria Bihotzaren Plazan (San Francisco auzoan), kontzertua.
Albiste hau Bilboko Uriolak egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.