Migranteen eta errefuxiatuen egoera salatzeko karabana antolatu dute

  • Mugak Zabalduz iniziatibako lantaldea apirilaren amaieran herriz herri ibiliko da Karabana EH egitasmoarekin migranteen eta errefuxiatuen egoera zein den erakusteko. Horrez gain, hurbileko praktika politiko eta ekonomikoak salatuko ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 27an - 14:57
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Duela bi urte Euskal Herrian sortutako Mugak Zabalduz iniziatibak, Europar Batasunak migrazio arloan eragiten dituen "politika kriminalak" salatzeko asmoz, Greziara eta Melillara egindako karabanetan parte hartu du. Karabanetan, besteak beste, Europar Batasunaren politika ekonomikoek gerrak sortarazten dituztela salatu dute. Mugak Zabalduz lantaldeko kideek adierazi dutenez, "baliabide natural eta ekonomikoen espoliazioa sortzen dute eta pertsonen lan eta esplotazio sozialak sortarazten dituzte politika geo-estrategiko eta ekonomiko horiekin".

Hori dela eta, datorren uztailaren 13an Italiara helburu berdinekin itzuliko bira. Baina, aldez aurretik, Euskal Herrian Karabana EH egitasmoa abian jarriko dute. Bilbon emandako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, "oraingo honetan, gure lurraldean jarri nahi dugulako ikuspuntua. Oso garrantzitsua ikusten dugu hemen ematen diren praktika politiko eta ekonomikoak salatzea, eta horiek sortzen dituzten ondorioak pertsonetan, horietako asko gure auzokideak izan ahal direnak".

Horretarako, Euskal Herrian zehar dauden pertsona migranteei protagonismoa emango diete, alde batetik, "eurekin bat egiteko esplotazioaren kontrako borrokan" eta, bestetik, "eskubide internazionala den zirkulazio askea aldarrikatzeko". Adierazi dutenez, "ez gara politika hiltzaile hauen konplize eta inoiz ez gara bizitzak apurtzen dituen inoren alde egongo". Horregatik beharrezko ikusten dute "egunero bizi dugun ezjakintasunaren muga hori apurtzea gure lurraldean bertan dauden errudunak seinalatuz eta gure elkartasun eta babes guztia adieraziz gure auzokideei".

Honako ibilbidea eta egutegia prestatu dute: 

Apirilak 28: Hendaia - Irun

HENDAIA - IRUN: Europa Gotorleku

Elkarretaratzea Hendaiako CIEaren aurrean -apirilaren 1ean jarriko dute berriro martxan- eta giza-katea Irunera, Santiago zubitik pasatuz.

12:00. Prentsaurrekoa eta EHko Karabanaren hasiera ofiziala.

ANDOAIN: Pasabide Seguruak.

13:00. Kontzentrazioa SAPA enpresaren aurrean, armak fabrikatzen dituen enpresa.

IRUÑEA: Muga ikustezinak.

18:00. Arraza baldintzetan oinarritutako sarekaden kontrako salaketa.

19:00. Elkarretaratzea Ndiaye mutil senegaldarraren omenez, 2016an hilda agertu zena Iruñeko komisaldegian atxiloketa biolento baten ostean.

 

Apirilak 29: Iruñea - Tutera - Gasteiz 

Tuteran tiro-eremua inguratu autobusetan.

Manifestazioa Bardeetako Batzordeko egoitzatik Udaletxeraino.

GASTEIZ: Harrera Herria.

18:30. Ondo etorria karabanari.

19:30 - 21:30. Mahai-ingurua Hezkuntza mailan ematen den Segregazioaren inguruan El Campillo kiroldegian.

■ Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformaren eskutik: Euskal Eskola inklusiboa.

■ Beste kolektibo batzuen parte hartzea (Gora Gasteiz, Fundacion secretariado gitano,…).

■ %100 Oion Plataforma, pertsona migratzaileen integraziorako elkartea. 

22:00 Kontzertua Mursegorekin.

 

Apirilak 30: Gasteiz - Bilbo - Zierbena/Santurtzi - Bilbo 

GASTEIZ:

10:00 - 11:00. Konzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Bilbora.

BILBO: Mugak Gainditzen.

12:00. Plaza Biribiletik hasita manifestazioa.

ZIERBENA eta SANTURTZI: lotsaren harresia eta armen trafikoa.

17:00etan edo 18:00etan. Giza-besarkada katea, bizkaiko poertuetako bi errealitateak lotzeko: Zierbenako harresia eta Santurtziko armak.

19:30. EHko Karabanaren amaiera Santurtzin.

BILBO:

21:00. Maria Bihotzaren Plazan (San Francisco auzoan), kontzertua.

Albiste hau Bilboko Uriolak egin du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude