Aurtengo maskarada hurbiletik segitzen ari da Michele Aguer Lohitzün dantza irakaslea. Lohitzün-ek ez du sekula maskaradan parte hartu dantzari gsa, bere garaian gizonak zirelako nagusi. Aurten dantzari talde mistoa plazaratu dira Zuberoko maskaradetan.
Altzürükün soilik gizonak izan dira dantzariak. Beste herrietan baino berantago arte hain ziur. Michele Aguer Lohitzün dantzaria izan da lehen emazte dantzaria, aitzindaria nolabait, eta, azken urteetan, behin eta berriz joan dira harengana irakasle izan dadin.
Hona bere hainbat aburu:
– "Gizon eta emazte dantzariak arrunt desberdina dira. Ez dakit denen gustukoa izanen denetz, baina nik zinez pentsatzen dut zuberotar dantza ez dela neskentzat egina".
– "Borrokatu naiz. Baina gizonekin baizik ez zarelarik dantzatzen, eta miraila batean zeure burua ikustean, badakizu ez zarela heinean. Nahi duzuna egiten ahal duzu, ez duzu sekula mutiko baten planta".
– "Lehengo begirada orain kritikoagoa da iraganean baino. Lehen, so egiten zuten jauzia gora egitea eta frijata egitea, besterik ez; azken jauzia zen inporta zuena. Banderazain edo txerreroaren tresnen erabiltzea so egiten zuten, oinak ez hainbeste. Orain so egiten dute puntuak ontsa finituak direnez, taldeko dantzak ontsa emanak direnez, taldea homogeneoa denez, badira kodeak…".