Osasun arazo baten eraginez hil egin da Mixel Bergouignan baigorriarra, Kazeta.info-k jakinarazi duenez.
Denbora luzez Irulegiko Sotoaren arduradun nagusia izan zen. Alor honetan, Baxenafarroako ekonomiaren sustatzaile nagusietakoa izan da, Irulegiko sor-markarekin. Azken urteetan asko bultza zituen sagarrondoak eta sagardoa ere.
Euskal kulturan oso ezaguna izan da. Frantziako telebistak Iparretarrak erakundeari buruz egindako dokumentalean agertu zen militante gisa bere lekukotasuna ematen. Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalean oso sartua ibili zen.
Etxauzia fundazioko lehendakariorde zen.
Euskal Irratiek informatu dutenez ostegun arratsaldetik aurrera Makean izango da, familiaren etxean.
2002ko elkarrizketa bat ARGIAn.
Auñamendi entziklopedian sarrera
1987an telebista frantses batek grabatua Irulegiko ardoa hartzen ari zen martxaren inguruan. Mixel Bergouignan operazioaren lider.