argia.eus
INPRIMATU
Michael Jordan ospetsuak ingelesez, CUPeko Jordi Magrinyàk katalanez
  • Hauteskunde kanpaina betean ari zen Jordi Magrinyà Bartzelonako CUPeko kidea, zerrendan bigarren tokian doana. Bere burua Michael Jordan saskibaloi jokalari ospetsuarekin alderatu zuen. Adierazpenak eginak zituen katalanez eta kazetariren batek gaztelaniaz egiteko eskatu zion. Hala erantzun zion Jordi Magrinyà CUPeko kideak: "Azpitituluak jartzea ondo legoke. Michael Jordan banintz azpitituluak ingelesez jarriko zenituzkete".

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 17a