argia.eus
INPRIMATU
Miarritzeko Foroa armagabetzeko faroa
  • Donostiako IV. Foro Soziala egin zen iragan astean. Presoen eskubideak ezin direla itxaropenean ito adierazi zuten parte-hartzaileek. Gaur eta bihar beste foroa zabalik dago Miarritzen: armagabetzeko modua argitu nahi dute antolatzaileek. 

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko martxoaren 17a

Bake Bidea mugimenduak, bake prozesuaren ildoan bi egunetako Foroa zabaldu du Miarritzen. Armagabetzea, bake prozesuaren zerbitzura jarri nahi dute. Bi puntuen inguruan ariko dira hizlariak:

Gaur, Miarritzeko Bellevue aretoan, 20:30tik aitzina:

–  Enrique Santiago abokatuak Kolonbiako Bake Prozesuaren berri emanen du. FARCen laguntzaile juridiko honek hango bake prozesuaren akordioetara iristeko helbideak azalduko ditu.

Kriztian Herbolzheimer (Conciliation Resource delakoetan aditua) Kolonbiako jendarte zibilaren parte-hartzeaz mintzatuko da.

Bihar, larunbatean.

1: Armagabetze prozesu baten printzipioak azalduko dituzte Berghof  Fundazioko kide Véronique Dudouetek eta Versaillesko Dei Gorteko Serge Portelli epaileak.

2: Armagabetzearen egoeraren azterketa eta aurreikuspenak aztertuko dira. Bakearen artisauek Luhuson egin zuten armagabetze ekimena izanen dute hizpide:

Anaiz Funosas (Bake Bidea mugimenduko kidea), Jean-René Etchegaray (Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakaria)  eta Mixel Berhokoirigoin (Bake artisaua) mintzatuko dira.

3: Michel Tubianaren hitzaldiarekin amaituko da Foroa. Luhusoko armagabetze ekimeneko artisauetako bat da. Frantziako Giza Eskubideen Ligako Ohorezko presidentea da Taubina.