Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.
Metroaren lanen ondorioz, Donostiako eraikin baten erlaitz zati bat eta balkoi baten zati bat erori dira asteazken eguerdian, Satorralaiak Donostiako metroaren aurkako mugimenduak salatu duenez. Urbieta eta San Martin kaleen arteko izkinako eraikinarena da erori den erlaitz zatia, eta Urbieta 13 atariko laugarren pisukoa erori den balkoi zatia.
Mugimenduak nabarmendu du eraikin hori joan den urtarrilean metroaren obren ondorioz kalteak jasan zituen Artzai Onaren plazako eraikinaren ondoan dagoela.