argia.eus
INPRIMATU
Metroaren aurkako lehen mobilizazio jendetsua Donostian
  • Ez dela beharrezkoa aldarrikatu eta metro proiektua geratzeko eskatu dute 2.000 pertsonatik gorak Donostian. Sator Alaia kolektiboak deituta, gaiaren kudeaketan gardentasun eza nabarmendu dute.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 14a
Manifestazioa Eason hasi eta Boulevardean amaitu zen (arg: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza)

200 milioi eurotik gorakoa kostua izango duela gogorarazi eta diru hau bestelako zerbitzu sozialetara bideratzeko eskatu dute.

Irutxuloko Hitzak bideo erreportajea egin du.

Informazio gehiago:

Irutxuloko Hitzaren webgunean argazki galeria.