argia.eus
INPRIMATU
Metro Linea 4 plataformak Euskal Trenbide Sarearen partaidetza-prozesu alternatiboa egin du
  • Metro Linea 4 plataformak Euskal Trenbide Sarearen partaidetza-prozesu alternatiboa egin du, eta Irala, Errekalde eta San Adriango 3.378 herritarrek parte hartu dute. Erakundeei eskatzen diete kontuan har ditzatela beren proposamenak.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2021eko martxoaren 31

Agerraldian azaldu dutenez, martxoan ETSk kontratatutako enpresa bat parte-hartze prozesu abiatu zuen metroaren 4. lineako trazatu aukeratzeko.  Pertsona horiek azaldu dutenez, honako eskaera hauek berretsi dituzte: 4. linearen trazadura San Mamesetik igarotzea (Termibus eta metroaren 1 eta 2 lineekin konektatzea, Ospitalerako irteeraz gain); inguruko auzo guztietan elementu mekanikoen bidez etorkizuneko geltokietarako irisgarritasuna erraztea; Iralaren kasuan, metroaren sarbidea hobetzea, auzoko sarrera zaharretik (Adrandirantz); Adrandirantz hurbiltze.