Meta multinazionalak “sionista” hitza gorroto diskurtso gisa hartu du

  • Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.


2024ko uztailaren 11n - 09:59

Facebook eta Instagram sare sozialen jabea den Meta enpresak berrikusi egin du sionista hitzari buruzko araudia, gorroto diskurtsoak ekiditeko arauen barruan. Orain arte bazeuden araudian sartuta sionista hitzaren kontrako neurriak, espresuki juduei edo israeldarrei orokorrean erreferentzia egiten zienean, baina orain sionisten aurkako irainak modu zabalagoan zentsuratuko ditu.

Ohikoa da Metak argitalpenak ezabatzea pertsona bati eraso egiten zaionean “babestutako ezaugarriak” oinarri hartuta, adibidez, herritartasuna, arraza, erlijioa edo genero identitatea. Mugimendu politikoei kritikak egitea onartzen du Metak, eta esan du oraindik baimenduko du sionismoaren kontra egitea, sionismoa ulertuta Palestinan Estatu judua ezartzeko mugimendu politiko gisa. Hala ere, Metak adierazi du jendeak sionista terminoa erabiltzen duela judu edo israeldarrei erreferentzia egiteko, modu zabalagoan. Antisemitismoa eta antisionismoaren arteko muga lausotu egin du Metak azken erabakiarekin.

Auziaren oinarrian dago bereiztea “sionista” hitzak noiz ordezkatzen dituen “judu” edo “israeldar” hitzak, eta noiz mugimendu politikoa. Orain arte bi kasu zehatzetan soilik hartzen ziren ordezko gisa. Batetik, sionistak arratoiekin alderatzen zituztenean, “iruditegi antisemita ezaguna erabiliz”, Metaren esanetan. Bestetik, testuinguruak argi uzten zuenean sionista hitzak judu edo israeldarrei egiten ziela erreferentzia, eta adibide gisa eman dute esaldi bat. “Gaur juduek Pazko judua ospatzen dute. Gorroto ditut sionista horiek”.

Orain Metak esan du jendeak askotan kritikak egiten dituela “babestutako ezaugarriei erreferentzia zuzenik egin gabe”, baina “ulertu daitekeela ezaugarri horiei buruz ari direla”. Hemendik aurrera, erreferentzia zuzenik ez dagoen kasu batzuetan ere elkarren ordezko gisa hartuko dituzte “sionista” eta “judu” edo “israeldar”.

Sionista hitza erabiltzen duten argitalpenak ezabatuko dituzte, esan dutenez, intimidazioaren bidez kaltea eragiteko mehatxua dagoenean, edo sionisten aurkako indarkeria sustatzen denean. Sionisten existentzia ukatzea izango da arrazoietako bat, edota “konparazio deshumanizatzaileak” egitea sionistekin, “zerriak” direla edo “izurrite” bat direla esaten denean, adibidez. Ikusteko dago zenbat diskurtso antisionista zentsuratuko dituen Metak azken aldaketa hau argudio gisa erabilita.

Hainbat iturrik salatu du palestinarrek erabilitako hitz askoren hedapena mugatu egiten duela Metak, edo zuzenean argitalpenak ezabatu, “koloniak”, “kolonoak” edo “okupazioa” hitzak erabiltzen direnean. Bestalde, giza eskubideen aldeko erakundeen txostenek erakutsi dute araudia hau ez dela indarrean jartzen palestinarren aurka egiten denean, israeldarrek hebreeraz palestinarren suntsipena eskatzen dutenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


2024-10-14 | ARGIA
40 estatuk “gogor gaitzetsi” dute Israelek NBE-n kasko urdinei eraso egin izana

Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]


Libano “Gaza bezala suntsitzeko" mehatxua zabaldu du Netanyahuk

Ingelesez zabalduriko bideo baten bidez eman die abisua Israelgo Lehen ministroak: Israelgo armadarekin kolaboratu ezean, libanoarrei ere bideratuko die palestinarrek pairaturiko "sufrikarioa".


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

Bonba hotsak Libanon eta Gazan, urriaren 7 hartatik urtebetera

Israelgo armadak bortizki egin du eraso igandetik astelehenerako gauean, Hamasen urriaren 7ko erasoaldiaren urtemugarekin bat eginez. Libanoko Beirut hiriburuaren hegoaldea bonbardatu du, eta Gaza erdiguneko beste ospitale bat ere bai.


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


2024-10-02 | Jonathan Cook
Israelgo tortura zentroak ez dira berriak, urriaren 7ko indarkeria eragin zutenak dira

Ez bazara gai ikusteko palestinarren belaunaldi ugariri Israelek egindako gehiegikerien eta Hamasen krimenen arteko lotura kausala, ez duzu arrastorik ere giza izaerari buruz.


Iranek Israelgo azpiegitura militarrei eraso egin die 200 misil ingururekin

Astearte gauean Iranek ehunka misilekin egin dio eraso Israeli. Base militar eta azpiegitura energetikoen aurka zuzendu du erasoa. Gutxienez zazpi pertsona hil dira erasootan, CNNn irakur daitekeenez. Ez dago garbi Israelgo defentsa sistema zenbat misil neutralizatzeko gai izan... [+]


Libanon lur erasoa hasi du Israelek, herrialde gehiago bonbardatu bitartean

“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Eguneraketa berriak daude