argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako bortxaketaren sententziak justiziarekiko mesfidantza areagotu du Espainiako Estatuan
  • Espainiako biztanleen artean, Justiziarekiko mesfidantza inoizko altuena izan da maiatzean. Apirilean %2,9arentzat kezka-iturri izatetik, maiatzean %6,8arentzat izatera igaro da. Honen eragile nagusia, sanferminetako talde-bortxaketaren sententzia izan da CISek dioenaren arabera.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 06a
Manadaren sentzentziaren aurkako protestan (Argazkia: Ahotsa.info)

Espainiako Estatuko biztanleen %63,6rentzat, langabezia da une honetan dagoen arazo gorena. Ostera, Pentsioekiko kezka, %12,4koa da;  %1,2 jaitsi da apiriletik.

Igoera deigarriena, nolanahi ere, justiziaren inguruko kezka sumatu da. Pasa den apirilaren 26an, Nafarroako auzitegiak, 9 urteko kartzela zigorrera kondenatu zituen, sanferminetako talde bortxaketaren  5 akusatuak. 2016, Iruñean gertatutakoa, abusu sexuala izan zela esanez, eta ez bortxaketa.

Sententziaren harira estatu mailan atsekabea sortu da, horren adibide dira mugimendu feministek antolatu izan dituzten protestak, behin eta berriz eskatuz Espainiako Gobernuari delitu sexualen gaineko zigor-kodea eraldatzeko.