Ostegunean Angela Merkel, Alemaniako kantzilerrak negarrez utzi zuen deportatua izateko arriskuan dagoen hamalau urteko neska palestinar bat.
"Gut Leben in Deutschland" (“Bizitza ona Alemanian”) izenburua zeukan hitzaldi batetan jazo zen gertaera Alemaniako Rostock hirian. Lau urte Alemanian daramatzan Reem palestinar nerabeak deportatua izateko beldurra zeukala esan zion Merkeli, bere paperak erregularizatu gabe baititu. Kantzilerrak Alemaniak milaka errefuxiatu jasotzen dituela erantzun zion neskari eta horietako batzuk Alemania utzi egin beharko dutela.
El Pais komunikabideek argitaratutako bideoan Merkelek hainbat atzerritarrek “herrialdea utzi egin beharko dutelaren” mentzioa ezkutatzen du. Azken esaldi hau izan zen umearen negarrak sorrarazi zituena.
Bideoan 7:50. minututik aurrera
Reem negarrez hasi zen eta nerabearen erreakzioaren ondorioz kantzilerrak laztandu egin zuen neska. Laztan honek oihartzun handia sorrarazi du, are eta sare sozialetan #merkelstreichelt (Merkelen laztana) hashtaga sortu den.
Politika errealitatearen ispilu dela islatzen du gertaerak. Nahiz eta deportatuen zifra Alemanian oso altua ez izan, egun, 145.000 errefuxiatu daude kanporatuak izateko arriskuan.
Errefuxiatuak aukera ona Alemaniarentzat
Alemaniari Atzerri politikak ekonomikoki irabazi handiak uzten dizkio. Herrialde germaniarrean zazpi milioi atzerritar bizi dira. Europako Ekonomia Ikerketa Zentroaren (ZEW) arabera 2012. urtean Alemanian bizi zen atzerritar bakoitzak 3.300 euroko superabita uzten zuen Alemaniako segurtasun sozialeko kontuan.
Datu honek esan nahi du atzerritarrak urtero Alemaniako Barne Produktu Gordina 22.000 milioi eurotan handitzen dutela. 20.000 milioi gastatzen ditu Alemanian bizi diren ia hiru milioi langabetuetan, hots, atzerritarrek sortzen duten diru kopurua baino gutxiago.