argia.eus
INPRIMATU
Merkelek Hollanderi erantzun dio austeritatea negoziaezina dela
  • François Hollanden garaipenaren ostean Frantziako eta Alemaniako gobernuen indar lehia berehala hasi da. Atzo, Angela Merkelek argi utzi nahi izan zuen bi herrialdeek austeritate politikak zehazteko daukaten itun fiskala ezin dela negoziatu. Hala ere, Merkelek atea irekita utzi zion Frantziako presidente berriak "bere azentua" jar diezaion. Hollandek aldarrikatu du Merkelek eta Sarkozyk diseinatu zutena baino Europa orekatuagoa.

2012ko maiatzaren 08a
Hollande eta Merkel

Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Hollandek atzerrira egingo duen lehen bisita ofiziala Berlinera izango da, presidente kargua hartuko duen egunean bertan: maiatzaren 15ean. Bisita horretan, Hollande bi herrialdeen arteko indar korrelazioa orekatzen saiatuko da; bere ustez, azken urteotan Berlinen aldera egin baitu honek nabarmen.

Atzo, Merkelek egindako agerraldian adierazi zuen Hollandek onartu egin behar duela Sarkozyk sinatutakoa, bestela, hauteskunde batzuk dauden bakoitzean "gure lana Europar Batasunean ezinezkoa litzateke". Alemaniako klase politikoak eta hedabideek atzo gehienbat nabarmendutako mezua izan zen Hollandek Alemaniak esandakoari men egin beharko diola. Horren adibide dira ondorengo bi titularrak: Entusiasmorik pizten ez duen hautagaia (Fankfurter Allgemeine) eta Frantzia dezepzionatu beharko duen presidentea (Der Spiegel).

Irakurri Xabier Letonaren analisi politikoa: Esperantza

Irakurri Mikel Asurmendiren analisi politikoa: Itxaropenak izua garaitu du