Angela Merkel, Alemaniako kantzilerrak esan du asilo eskaeradunen zentroak jasotzen dituzten erasoak “nazkagarriak eta lotsagarriak direla adierazi du”. Bere alderdia joko bikoitza egiten ari dela salatu du Junge Welt egunkariak, Thomas De Maiziére Barne Ministroak orain bi aste errefuxiatuen aurkako aurkako adierazpenak egin baititu.
Joan den asteburuan istilu larriak gertatu ziren Alemania ekialdeko Hildenau herria bisitatu zuen Merkelek. Bertaratutakoak iraindu egin zuten, “traidorea” zela leporatuz. Emakume batek errefuxiatuak baino lehen alemaniar herritarretaz kezkatzeko esan zion.
Merkel errefuxiatu etxeak bisitatzen ari den bitartean, asilo eskaeradunen baldintzak murrizteko proposamenak egiten ari dira alderdi beretik.
Abuztuaren 14an De Maiziérek egindako deklarazioen arabera, urteko lehen sei hilabeteetan Asilo eskaeradunen %40a Balkanetatik zihoan eta horregatik ez lukete Alemanian aitorpen legalik.
Ministroak ere gaineratu du “egun asilo eskaeradunek jasotzen duten dirua Albania eta Kosovoko poliziak irabazten dutenaren berbera da”, eta diru hau gutxitu behar litzatekeela.