argia.eus
INPRIMATU
Merkelek CO2 igorpenak gutxitzeko BMWko jabeekin haserretu beharko luke
  • Angela Merkelen CDU alderdiak 690.000 euro jaso ditu BMWk emanda. Dirua eman baino egun bat lehenago alderdi demokristauak atzera bota arazi zuen 2020an ibilgailuetan CO2 igorpena mugatzeko proposamena.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 16a
CDUk BMWtik 690.000 euro jaso dituela onartu du (Argazkia: abc.com)

Hauteskundeak irabazi eta bi astera alderdiak BMWrengandik 690.000 euro jaso izana onartu du Angela Merkel Alemaniako kantzelerrak. Iragan astelehenean Luxenburgon Europako Ingurumen ministroekin egindako bilkuran CO2 igorpenak kilometroko 95 gramora murrizteko proposamena blokatu ondoren jakin da berria.

Alderdien finantzazio legeak behartzen du 50.000 eurotik gorako emateen berri berehala ematera; beraz, Bundestag-ak bere webgunean argitaratu ditu Quandt familiak (BMWren akzio gehienen jabeak) emandako diruen datuak.

Peter Almaier Alemaniako Ingurumen ministroak azaldu zuen Berlin karbono dioxidoa gutxitzearen aldekoa dela, baina momentu honetan lege hori aplikatzeak ibilgailuen industrian izan dezakeen eraginarekin arduratuta daudela.

La Vanguardia hedabideak azpimarratzen dituen zenbait iturri alemaniarretan Christana Deckwirth LobbyControl taldeko kidea kritiko agertu da hartutako erabakiarekin eta mesfidati proposamena atzera bota eta diru-saria jaso izanaren denbora tarte murritzarekin.

Informazio iturri berak azpimarratu ditu Klaus Ernst Bundestageko ezkerreko ordezkariaren hitzok: "azken denboretako politika erosketa kasu garbiena da".