Errefuxiatuen gaiarekiko duen eratzukizunaz mintzatu da Angela Merkel, Alemaniako kantzilerra. Azken asteetan izan diren eraso xenofoboak ere kritikatu ditu.
Errefuxiatuen gaiarekin malgutasuna eskatu du kantziler alemanak: “Momentu honetan Alemaniarentzako erronka nagusia urte amaierarako herrialde germaniarrera iritsiko diren 800.000 lagunei ahalik eta harrerarik hoberena ematea da”.
“Errefuxiatuak herrialdeen desberdinen artean modu justuan banatzea lortzen ez badugu Schengeneko akordioa ezbaian jarriko da”, adierazi du Merkelek.
Schengeneko Hitzarmena 1995. urtean sartu zen indarrean. Akordioak herrialde sinatzaileen arteko barne mugak kentzea ahalbideratzen du. Sinatzaileek hitzarmenetik kanpo dauden herrialdeetatik sartu nahi dutenei prozedura berbera ezartzen diete.
CDUren beste aurpegia
CDU alderdi demokristauaren zenbait ahots ez daude ados azken egunetan Merkelek errefuxiatuekin eduki duen jarrerarekin.
Babariako barne ministro Joachin Herrmannen adierazpenek, esaterako, polemika handia sorrarazi dute: jatorri kubatarra duen eta musika alemana egiten duen Roberto Blanco kantariari “beltz miragarri” esan dio mespretxuz.
CDUko barne ministro Thomas De Maiziérek Abuztuaren 14an esan zuenez, asilo eskaeradunek jasotzen duten dirua murriztu egin beharko da. Balkanetatik datozen etorkinen aurka ere jo du barne ministroak.