Barañaingo bizilagun talde batek deituta, herrian ireki nahi duten Mercadona saltokiaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean (ekainak 20). Halaber, Sestaoko Udalak hiri-antolamendu plana aldatu eta Mercadonari lursail publiko bat saltzeko asmoa agertu izana kritikatu dute zenbait herritarrek.
Barañainen, herri eztabaidarik ez
"Mercadona Barañainera iritsi da UPN, PSN eta PPren aldeko bozekin; bizilagunei erabaki edo eragiteko edozein aukera ukatu zaigu", dio herritar taldeak. "Orubeen lagapena justifikatzeko, herriarentzako sortuko dituen onurak jarri dituzte argudio gisa: lan postuak, Udaleko diru kutxarentzako diru sarrera, herriarentzako zein komertzio txikiarentzako abantailak... baina aitzakia horiek ez dute oinarri sendorik".
Mercadonaren aldeko apustua egin duten ordezkarien herri eredua salatu dute: "Herri eztabaida eta galdeketaren aurrean sekretismoa eta inposizioa gailentzen duen eredua da, harreman komertzialak auzokideen arteko harremanen aurretik jartzen dituena, aisialdirako egokitutako esparru publikoak supermerkatuen ezarpenerako bideratzen dituena, komertzio txikia desagertzera bideratzen duena, enparantza eta bide publikoak harremanak garatzeko duten funtzioetatik aldentzen dituena, eta produktu inportatuak bertako produktuen aurrean lehenesten dituena".
Udal gobernuak aipatutako onurez mintzo, herritarrek diote sortuko diren 30 lan postuak baino gehiago izango direla deuseztuko direnak. "Gainera ez dute esaten jada Mercadonako langile direnek izango dutela lehentasuna Barañainera mugitu nahi izanez gero. Bestetik, kaleratzeengatik dituzten salaketak ezkutatzen dituzte. Diziplina gabezietan argudiatutako kaleratzeak, gaixotasun baja hartu izanari erantzuten diotenak".
Salatu dute Mercadonak ez duela kontuan hartzen saltzen dituen produktuen jatorria: "Prezio merkeenak bilatzen ditu ahalik eta produktu merkeenak eskaintzeko, gure inguruko ekoizleek onartu ezin dituzten prezioak, alegia. Zer gertatuko da euren produktuak azokan saltzen dituztenekin?".
Ostiralerako deitu duten manifestazioa arratsaldeko 19:00etan abiatuko da atletismo pistetatik, Stop Mercadona, Barañain bizirik! lelopean.
Sestaoko Udalak atzeratu egin du orubeari buruzko eztabaida
Otsailaren 25ean Sestaoko Udalak erabaki zuen hiri-antolamendu plana aldatzea, jabego publikoko 18.000 metro koadroko Mendietako orubea "enplegua sortu, ekonomia suspertu eta zonaldea urbanistikoki bultzatzeko" baliatu ahal izateko, EAJko zinegotzi Leire Corralesek adierazi zuenez. Jeltzaleek, PSEk eta PPk babestu zuten erabakia, eta EH Bildu aurka agertu zen. Udalak emandako urratsak bidea erraztu zion lursaila begiz jota duen Mercadonari, Emilio Zunzunegi Deia egunkariko kazetariak nabarmendu zuen moduan.
Pasa den astean, ordea, Mendietako orubearen erabilera berriari buruzko eztabaida atzeratzea erabaki zuen Udalak, PSE, EH Bildu eta PPren aldeko bozka eta EAJren abstentzioarekin. Informazio gehiago bildu eta adostasun zabalagoa lortu nahi dute udal ordezkariek.
Proiektuak aurrera egingo balu, Mercadonak 7.000 metro koadro hartuko lituzke, eta gainerakoa urbanizatu egingo litzateke, udaleko diru-kutxentzako gasturik eragin gabe, SER irratiko Silvia García kazetariak azaldu duenez.
Bien bitartean, hainbat herritar mugitzen hasi dira eta Udalari eskatu diote Mercadona herrira ekartzeko erabakia birplanteatzeko. Change.org webgunean ere abiatu dute sinadura bilketa. Mendietako lursaila erabilera publikorako egokitzeko eskatu dute, hasiera batean iragarri zen moduan.
Baxenabarre eta Xiberoako merkataritza bultzatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Bihotzean elkartea, duela hamabost urte. Erosketak hurbileko saltegietan egiteko usaia zabaltzeko, opari eta kultura txekeak sortu zituzten.
Beterri-Buruntzako hainbat enpresa eta eragile biltzen dituen ekimenak ostegunean aurkeztuko ditu bere ekintza plana eta aurtengo helburuak, Usurbilen. 2019an sortua, parte hartzean oinarrituriko proiektuen ekosistema sustatu nahi du sareak eskualdean, ekonomia eraldatzailearen... [+]
Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]
Argantzungo eta Trebiñuko udaletako osoko bilkurek gehiengo osoz erabaki dute lan-mahai bat sortzea, egun Burgoseko probintziaren administraziopean dagoen barrundia ofizialki Arabako parte izatea lortzeko.
“Berreskuratu dezagun gure baliabideen kontrola!”. Esaldi horrekin aldarrikatu eta laburbildu dute Hernani Burujabe-ren oinarria. Ostiralean aurkeztu dute egitasmoa Hernanin, ekonomia desmerkantilizatu baterantz eta demokrazia sakonagorantz egiteko helburuz.
Udalak eta Ekhilur kooperatibak sustatzen dute 'ekhi moneta' sozialaren ekimena, eta Berriak Elkartearekin elkarlanean jarriko da martxan.
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Amazon multinazionalak Baionako Monoprixen daukan “Amazon Hub” autozerbitzu gunea zigilatu du Bizi! mugimenduak asteazken goiz honetan. “Amazon saltoki ttipien hiltzaile” edo "Ez hemen, ez nehon" zioten kartelak erakutsi dituzte protesta egin... [+]
Abenduaren 1ean iragarriko du Frantziako Gobernuak oraingo neurriak mantendu ala aldatuko dituen, dendek itxita jarraitu beharko duten ala ez. Baina hainbat merkatari elkartek iragarri du Gobernuak erabakitzen duena erabakitzen duela ireki egingo dituztela ateak, segurtasun... [+]
Baionan lehenengo, Donibane Garazin ondoren, elkarretaratzeak egin dituzte merkatari txikiek, “denak hetsiak edo denak idekiak” lelopean. Amazon eta enparauek trabarik ez duten bitartean, tokiko merkataritza itotzen ari direla salatu dute eta Frantziako Gobernuaren... [+]
EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du EAEko legebiltzarrean tokiko merkataritza txikia sustatzeko. "Bonu-denda" deiturikoen bidez, herritar bakoitzak 100 euro izango lituzke saltoki horietan kontsumitzeko.
Tolosako Udalak jakinarazi du larunbat honetako (Martxoak 21) azoka bertan behera uztea erabaki duela. "Atzo eguerdian jasotako Osasun Ministerioaren azken aginduei jarraiki, bihar ez da aurreikusitako ezohiko azokarik gauzatuko", esan du.
Koronabirusaren hedatzearen kontra hartutako neurriak direla-eta, eskola eta ostatuekin lan egiten duten laborantzako ekoizle txikiek salbideen parte handi bat galdu dute. Horregatik, soberan dagoen janari hori guztia "publiko zabalari" emateko proposamena egingo du... [+]