ELAren deiari erantzunez, manifestazioa burutu dute Bilbon, Mercadona enpresaren joera salatzeko.
"Presio psikologikoa etengabea da, eta enpresaren estrategia hortan datza. Gainera, Mercadonak errukirik gabe erasotzen die beren eskubideak eta lantaldearenak defenditzen ausartzen direnei". Horra zer dion ELA sindikatuak elikaduraren merkataritzan dabilen Mercadona enpresaren jokamoldeaz. Joera antisindikalista eta eskubide urraketa horiek esku artean, behin baino gehiagotan auzitegira jo izan du sindikatuak Mercadonaren kontra, eta uztailaren 14 honetan kaleetatik deitoratu du egoera. Hain zuzen, manifestazioa burutu dute Bilbon ehundaka lagunek.
Frente a la actitud represora de @Mercadona ✊ Defendamos los derechos de la plantilla! pic.twitter.com/GZo5kKbkiW
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) July 14, 2020
Kaleez gain, kontsumotik ere eragitea eskatu die sindikatuak bere afiliatu eta orokorki herritar guztiei, “beraien kontsumoa arduratsua izan dadin eta langile-klasearen eskubideak urratuz aberasten lagun ez dezaten".
Azkenik, bajan zegoen langile bat kaleratu egin du Mercadonek, auzibidean bere eskubidea defenditu duelako. ELAk argi du: "Salaketa honen xedea argia da, langilea beldurtzea kalteordain kaskar baten truke enpresatik alde egin dezan. Honelako jazarpenek ez dute Familia Handi batekin zerikusirik; areago dirudite jokabide mafiosoak".