Duela lau hilabete, Gipuzkoako ama batek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Arartekoan 3700 sinadura entregatu zituen. Bere eskaera Euskadiko ikastetxe eta ikastoletako jantoki guztietan menu beganoa jartzea zen. Orain arte, bai change.org-ren bidez bai eskuz, 4000 sinaduratik gora jasota daramatzate.
2012 urtean ere Gasteizeko familia batek 2200 sinadura bildu izanaren ondorioz 2012-2013 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak euskal eskola publikoetan menu begetariano (beganorik ez) horren eskaintza derrigorrezkoa egitea lortu zuten; jada musulmanentzako txerrikirik gabeko menuarekin egiten ari zen moduan.
Ikastola eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz, musulmanentzat txerrikirik gabeko menua dagoen bitartean, ez da beganoentzako menu bereizirik eskeintzen. Diskriminazio lazgarria da, arrazoi erlijioso bategatik (nahiz eta lege batek babestu) elikadura ezberdina jasotzea onartzen den bitartean, hura bezain errespetagarriak diren arrazoi etikoengatik gauza bera besteoi sistematikoki ukatzen zaie.
"Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminaziorik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik."
Pertsona bat beganoa izateak bidezko elikagaiekin edo modarekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahi dugu; bizitzaren aurreko jarrera etiko batekin baizik.
"Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskaintzea besterik ez dugu eskatzen
Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskaintzea besterik ez dugu eskatzen. Ikasleko kostua igo gabe eta gizartean mota honetako elikadurak normalizatzeko aurrera eginez. Aldi berean menu hau orekatua eta kalitatezkoa izatea eskatzen dugu, orain arte eskaintzen ari diren menua ia arrautzetan eta sojan bakarrik oinarritzen baita. Proteina begetalak eskuratzeko erabili daitezkeen elikagaiak asko dira.
“Egoki planifikatutako dieta begetarianoak eta beganoak osasuntsuak dira , nutrizionalki egokiak dira eta osasunerako onurak eman ditzakete zenbait gaixotasun prebenitzeko eta artatzeko. Ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak dira bizitza zikloaren fase guztietan, haurdunaldian, haurtzaroan eta nerabezaroan eta kirolarientzat".
"Pertsona orok du pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio-askatasuna izateko eskubidea. Eskubide horrek norbere erlijioa edo sinesmenak aldatzeko eskubidea dakar, baita bakoitzak, bakarka nahiz taldeka, publikoan nahiz pribatuan, kultuaren bidez, irakaskuntzaren bidez, jarduerak eta erritoak betez, bere erlijioa edo sinesmenak azaltzeko ere. "
Menu beganoa eskaintzeko erabakia ezin da ikastetxe publiko zein kontzertatu bakoitzaren borondate onaren esku utzi, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aitortutako eta araututako haurren eta familien eskubide bat izan behar du.
"Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMVE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babesten eta bultzatzen ari dira"
"Haurren eskubideei buruzko konbentzioak 2. artikuluan dio: “Eskubideak haur guztiei aplikatu behar zaizkie inolako bereizketarik egin gabe eta haurren edo gurasoen arraza, kolorea, sexua,hizkuntza, erlijioa, etnia- edo gizarte-jatorria, iritzia, maila ekonomikoa, ezintasun fisikoak, edo bestelako edozein ezaugarri kontuan izan gabe. Estatuak edozein bereizkeriaren aurrean haurra defendatzeko neurriak hartuko ditu".
Haurrek jasaten duten diskriminazio hau geldiarazteko FEUMVE (Familias por Un Menu Vegano Escolar) elkartea sortu da eta dagoeneko mugimendua Espainiako Estatuaren beste erkidegoetara eta lurraldeetara zabaldu da. Gizartea sentsibilizatzeko hiru hilabetetan 2000 ikustalditik gora izan dituen film labur bat prestatu dute: ¿Quieres cambiar la película?.
FEUMVE elkartea, ikastetxe guztietan aukera beganoak lortzeko sortu da. Beganoa izatea pertsona bakoitzaren etikari eta moralari lotuta doan eskubide bat dela diote. Beganismoa animalarenganako, eta gizartearenganako zein lurrarenganako errespetuan oinarritutako bizimodu bat da. Ikastetxeak eta ikastolak inklusiboak izan behar dira eta aukera hau errespetatu behar dute. Badira beganoak izateagatik bullying-a jasan duten haurrak. FEUMVEk dioenez aniztasuna eskola eta ikastola guztietan errespetatu behar da, jangeletan barne.
Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMVE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babesten eta bultzatzen ari dira: Hezkuntza Sailean adierazpen bat aurkeztu dute, ekimenari euskal hezkuntza komunitatean oihartzuna ematen laguntzen ari dira eta eskaera honen aldeko sinadura bilketan buru belarri dabiltza.