argia.eus
INPRIMATU
Mentxu Gal erakustaretoa irekiko dute urtarrilean

2009ko abenduaren 29a
Mentxu Gal

Urtarrilaren 22an zabalduko dute Irunen erakustaretoa Mentxu Galen omenez, artistaren beraren 30 bat koadrorekin. Berrehun metro koadroko aretoan aldi baterako erakusketak jartzeaz gain, ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatuko dira. Kutxak finantzatuko du funtzionamendua, datozen bi urteetan. Gerora, Bidasoako Pintoreen Mentxu Gal Museoa egitea da Irungo Udalaren asmoa.