argia.eus
INPRIMATU
D ereduari trabak
Mendigorriko gurasoen eskaera aintzat har dadin gorako errekutsoa jarri du Behatokiak
  • Erantzun egokirik eman ezean, epaitegietara jotzeko borondatea adierazi dute Mendigorriko gurasoek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko ekainaren 10

Atzo Mendigorriko haurrak D ereduan matrikulatzera joan diren gurasoekin izan zen Behatokia. Ikastetxetik gurasoei adierazi dietenez, haur horiek ez dira aurrematrikulazio ebazpenean onartu gisa agertzen (Nafarroako Hezkuntza Departamenduak azalpenik eman gabe jarraitzen du), eta ezin izan dituzte D ereduan bertan matrikulatu.

Gaur goizean Nafarroako Hezkuntza departamendura jo dute, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko. Errekurtsoari erantzuteko hiru hilabeteko epea dago. Carlos Jimeno hezkuntza kontseilariari bilera eskatu diote. Erantzun egokirik eman ezean, epaitegietara jotzeko borondatea adierazi dute.