Urriaren 24an Mendigorrian elkartu ziren hainbat energia berriztagarrien proiektuk mehatxatutako Nafarroako zonalde ezberdinetako jendeak. Mendigorrian egin nahi duten parke fotoboltaiko "proiektu erraldoia" salatu zuten.
Goizean Andiongo Muruzabal baserrietatik abiatu ziren eta Mendigorriko hariztia bisitatu zuten. Bertan, Mendigorria Salba Dezagun plataformako kideek proiektuaren inguruko azalpenak eman zituzten. "Babesleku garrantzitsua da hariztia orkatz, basakatu, basurde, bisoi europear eta bestelako faunarentzako, eta basoa plakaz inguratzea oso kaltegarria litzateke espezie hauentzat", adierazi zutenez.
Eguerdian Andiongo baselizan elkartu zen jendea mokadu bat jan eta MutxaMierda taldearen kontzertua gozatzeko.