argia.eus
INPRIMATU
Mendigorria herrian parke fotoboltaikoaren aurkako martxa deitu dute
  • Urriaren 24an Mendigorrian martxa antolatu dute, parke fotoboltaikoak ingurumenean eragingo dituen kalteak salatzeko: soro emankorra diren 150 hektarea okupatuko ditu eta balio handiko hariztia arriskuan jarriko du, antolatzaileen esanetan.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 19a

Mendigorriako lurrak hartuko dituen parke fotoboltaiko hau Erreniega mendizerrako proiektu handiago baten zati dela diote antolatzaileek, eta hariztiaren defentsan martxa antolatu dute. Aldarrikapenak gain festa girotik ere izango du, izan ere, Andiongo baselizan egingo duten bazkari autogestionatuarekin bukatuko dute, musikak lagunduta.