argia.eus
INPRIMATU
Azpeitian Mendiaraizko lan istripua salatu dute hainbat herritarrek Kontseilu Sozialistak deitutako elkarretaratzean
  • Erasoen aurrean, langile antolakuntza lelopean hainbat herritar bildu dira plazan. "Basakeria kapitalistari" aurre egiteko, antolatzeko deia egin du Kontseilu Sozialistak elkarretaratzearen amaieran.

Uztarria Anartz Izagirre 2021eko martxoaren 08a
Elkarretaratzea Azpeitiko plazan. Argazkia: uztarria.eus.

Joan zen ostiralean langile bat hil zen Mendiaraiz enpresan izandako lan istripuan, eta igandean ezbeharra salatzeko elkarretaratzea egin du Kontseilu Sozialistak, plazan. Erasoen aurrean, langile antolakuntza lelopean, hainbat herritarrek bat egin dute deiarekin.

Kontseilu Sozialistako kideek adierazi dutenez, 2021. urtea hasi zenetik izan den bederatzigarren lan heriotza da Mendiaraizkoa. "Kontseilu sozialistatik argi dugu istripu honek lantokietan bizi dugun egoera kaskarrari erantzuten diola; halako heriotzak egoera horren ondorio garbia besterik ez dira", azaldu dute. Horrez gain, "basakeria kapitalistari" aurre egiteko, antolatzeko deia egin diete herritarrei.