argia.eus
INPRIMATU
Mendi martxa ziklo berriari ekingo dio Arabako Mendiak Askek martxoaren 25ean
  • Arabako Mendiak Askek mendi-martxen ziklo berri bati ekingo dio, Babestu maite duzun mendia lelopean. Energia-enpresek «suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutaraztea» dute helburu, horrela, «lurraldea babesteko» eta «biodibertsitatea mantentzeko».

Hala Bedi @halabedi 2023ko martxoaren 17a

Martxoaren 25ean egingo dute lehen martxa, Ullibarri Jauregitik. Bi ibilaldi antolatu dituzte. Lehena, 12km eta 700 metroko desnibelarekin, 9:30etan abiatuko da Igerilekutik. Bigarrena, laburragoa, 5,3km-koa eta 300 metroko desnibelekoa, Puerto Laminoria mendatean hasiko da 11:00etan.

Beste sei irteera antolatu dituzte udaberrian eta udan. Apirilaren 1ean Aramaion izango da, 22an Duranan eta Aiaraldean, maiatzaren 27an Cantoblancon, ekainaren 10ean Jesurin eta Elgeamendin uztailaren 1ean.

Manifestazio  nazionala ere deitu dute maiatzaren 20an Gasteizen, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean.