CESPA konpainiak –Ferrovial korporazioaren adarra– kudeatzen duen Lurpe zabortegia abiada osoan doa bete eta altuera hartzen Gipuzkoa osotik bertara bidalitako zaborrak pilatzearen poderioz. Horrela ari da mendi berri bat sortzen Gipuzkoan, udal barrutiz Mutiloarena den baina hurbiltasunez Gabiria eta batik bat Ormaiztegi herrien ondo-ondoan dagoen Lurpe zabor mendia.
2017ko ekainean hasi ziren iristen lehenbiziko kamioeetan Gipuzkoa osoko hondakin nahasiak Lurpe zabortegira, agintariek ez zituzten kontutan hartu Goierriko herritar askok asmoaren kontra egindako protestak.
2016ko abenduaren 18an manifestazio handia egin zuten Ormaiztegin zabortegi berriaren aurkakoek. Denborak arrazoi eman die.
Bi urte geroago Gipuzkoako zaborrek marka berri bat utzi dute, urteak aurrera joan arren inork ezabatu ezingo duena: hondakinak gaizki kudeatzearen ondorioak erakusten dituen zabor mendia. Beñat Hach Embarekek izan da sare sozialetatik lekukotasuna zabaldu duena:
Gipuzkoarrok:
Aldundi honen hondakin politika medio horrakoa da Ormaiztegi eta Mutilo artean sortzen ari den zabor mendia, Gabiritik ikusia.
Geroz eta altuagoa da.
Agian hemendik 5 urtera Txikon edo Juanitok eskalatu egin nahiko dute #GoierriValley #TxindokiBerria pic.twitter.com/S7LyeWtC2o
— Beñat Hach Embarek (@hatxen) June 20, 2019