Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) zabaldu duen mapan eta egunero berritzen dituen estatistiketan jada nabarmena da heriotza tasen ugaritzea herrialde guztietan. ageri denez, kutsadura kasuak eta baita heriotzak ere ugarituz. Dagoeneko herrialde batek, Txekiak, gainditu du 100.000 biztanleko 8,5 heriotzen tasa. Goranzko joerak jarraituko du kutsatze tasen handitzea eten eta beherantz hasi bitartean.
Joan den astean nabarmena baldin bazen COVID-19aren bigarren olatua gaiztotzen ari zela Europan osoan (eta Euskal Herrian ere bai), urriaren 23 honetan ECDCk eskainitako datuetan ikus daiteke kutsaduraren handitze hori islatu dela heriotzen ugaritze handian ere.
Kutsadura tasen handitzea da grafikoki nabarmenen ikus daitekeena, ECDCk mapa batean koloretan ipintzen duelako: marroi iluna nagusitu da Europa gehienenean, Espainiako estatutik hasita Polonia eta Errumaniarainoko arku zabalean, eta beranduago bada ere marroitara jo dute gainerako herrialdeek, bidenabar eskandinabiar eta baltikoek. 100.000 biztanleen artean detektatutako koronabirus positiboen tasetan, Txekia milakoa gaindituta 1.066era iritsi da. Atzetik okerren dabiltzanak dira: Belgika 932, Herbehereak 696, Erresuma Batua 367, Espainia 360... (Euskal Herrira etorria, EAEn urriaren 22an tasa hori 452 izan da, Araban 319, Bizkaian 370 eta Gipuzkoan 626).