argia.eus
INPRIMATU
Melillan dagoen euskal karabanak oztopoak eta erasoak salatu ditu
  • Espainiako Poliziak mugara inguratzea eragotzi die begirale lanak egin nahi zituzten ekintzaileei. Bestalde, agenteek zamaketari bati egindako erasoaren frogak aurkeztu dituzte Gobernuaren Ordezkaritzan.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 20a
(Argazkia: Mugak zabalduz karabana)

Errefuxiatuen aldeko Mugak zabalduz karabanako kideak zailtasunak izaten ari dira Melillan Marokorekin mugan gertatzen ari denaren berri izateko. Poliziak oztopoak jarri dizkie ingurura hurbiltzeko, “inolako azalpenik eman gabe”.

Azaldu dutenez, bost emakumez osaturiko komisio batek Melillako txinatar auzoko muga pasatzea lortu duenean, tentsio uneak bizi izan dituzte eta eraso baten lekuko ere izan dira. Zamaketari lanetan aritzen diren emakumeetako bati eraso egin dio agente batek inolako motiborik gabe.

Karabanan parte hartzen ari diren abokatuek Espainiako Gobernuaren ordezkariari polizia erasotzailea  identifikatu ahal izateko bideoa igorri diote eta Espainiako Arartekoaren aurrean kexa aurkeztuko dutela ere azaldu dute.

 “In situ ikusi ahal izan dugu, beste igarobide batean, mugaz-gaindiko langileok egunero jasaten duten biolentzia –azaldu dute karabanakoek–. Exijitzen dugu langile hauek gutxienez gure lan-eskubide berak izatea”.