argia.eus
INPRIMATU
Frantziako presidentzialak
Mélenchon podiumera igo da eta Le Penen arerio zuzen bihurtu
  • Orain hamabost egun, Frantziako presidente izateko hautagai nagusiak Marine Le Pen, Emmamuel Macron eta François Fillon ziren. Jean-Luc Mélenchonek Fillon bota du podiumetik eta hautagai sendo bilakatu da.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko apirilaren 18a
La France insoumise hautagaiaren Mélenchon 70.000 jende aitzinean mintzatu zen atzo Okzitaniako Tolosan atzo

Aste baten esperoan, inkestek honako datuak eman dituzte bost faboritoen artean: Le Pen: %22, Macron, %22, Jean-Luc Mélenchon: %20. Fillon: %19%, Hamon: %8. PSko hautagai Hamon bigarren itzulira pasatzeko aukeratik kanpo geratu da, antza. Filloni, berriz, aienatzen ari zaizkio  zituen aukera apurrak. Le Pen da sendoena bigarren itzulira pasatzeko, Macron albo-alboan duela betiere. Alabaina, Mélenchonek eman ditu pauso sendonak azken hamabost egunotan.

La France insoumise hautagaiaren Mélenchon 70.000 jende aitzinean mintzatu zen OkzitaniakoTolosan atzo igandean. Frantziako Errepublikaren Liberté, Égalité,Fraternité lelo nagusiaren lehen hitza nagusitu zen bere diskurtsoan: askatasuna.

Mélenchonek ez ei du ikusten egungo Frantzia erregimen autoritario baten gisara, alabaina, presidente izanez gero, egungo erregimen oligarkikoarekin bukatzeko prest dagoela erran zuen sutsuki.

Gainerakoan, beste sei hautagai ere ari dira kanpainan. Inkestek honelako emaitzak ematen dizkiete: Nicolas Dupont-Aignan: % 4 Jean Lassalle: % 1. Philippe Poutou: %. Nathalie Arthaud: % 0,5. François Asselineau: %0,5. Jacques Cheminade: %0,5. Hautagai sateliteak bezala ekarriak, aurreko bosten disidentetzat ere joak.

Erran gabe doa, inkesten ehunekoak puntu baten gorabeheran ari dira dantzan egunez egun. Datorren igandean izanen da inkesta erreala.