Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.
COVITEk iragarri duenez Mekauen konpartsa salatuko du "terroristak kaleetan zigorgabetasun osoz omenduak izan daitezen eragozteko". Biktimen elkarteak nabarmendu du konpartsa Bilboko festetako programa ofizialean dagoela "15. zenbakidun txoznarekin" eta Udalari exigitu dio kendu dezala kaleko plaka estaltzen duen Arriaranen izena: "Pakito Arriaranek hamar hilabeteko kartzela bete zuen 1975ean talde terroristako kide izateagatik".
Arriaranek 1978an egin zuen ihes, lehenik Frantziara eta ondoren Venezuelara –herrialde hartan BVEren atentatu baten biktima izan zen baina bizirik atera zen–. 1980ko hamarkadan El Salvadorreko gerrillan hartu zuen parte, ideia internazionalistekin guztiz bat eginik; borrokaldietako batean hanka galdu ondoren, armadak 1984ean hil zuen.
Mekauen konpartsak urtero ospatzen duen Mekauen Egunean hainbat kaleetako izendegiak estali dituzte giro umoretsuan joan den asteartean, nazioarteko borroketan parte hartu duten pertsonen izenekin. Pakito Arriaranekin batera kale berari Begoña Garcia izena jarri diote, hura ere El Salvadorren hila. Beste pertsona ezagun askoren izenak ere paratu dituzte Bilboko kaleetan: Berta Cáceres, Angela Davis, Che Guevara, Doris Benegas eta abar.
Angela Davisek, feminista, ekintzaile eta antikapitalista badauka kale bat Bilbon #MekauenEguna #AcciónPoetica pic.twitter.com/GCR8nj9mSd
— Mekauen Konpartsa (@mekauen) 2016(e)ko abuztuak 23
[Informazioa] Ahmat Saadat preso palestinarrak kalea dauka orainBilbon. #MekauenEguna pic.twitter.com/rOqrJNT1mH
— Mekauen Konpartsa (@mekauen) 2015(e)ko abuztuak 26