'Pikoletoekin aise, falangerekin kasu', irakur daiteke Koxka tabernako paretetako batean. Mehatxu horiekin esnatu dira Altsasun, falangearen sinadurarekin idatzirik dauden mezuak dira. Joan den urriaren 15ean istiluak izan ziren taberna horren inguruan.
Guardia Zibilak jakinarazi zuen, eraso egin zietela lanetik kanpo zeuden bi guardia zibili eta haien bikotekideei. Beste bertsio bat eman zuten lekuko zenbaitek. "Tabernako ohiko borroka" bat izan zela diote. Bi guardia zibilei tabernatik alde egiteko eskatu zieten, eta uko egin zioten. Guztiz ukatu zuten 45 lagunek parte hartu izana liskarretan, eta, gaineratu zutenez, atxilotutakoetako batek ez du zerikusirik liskarrekin. Protestan zirela, Guardia Zibila jendearen aurka oldartu zela salatu dute.
Ez da aurreneko aldia falangearen sinadurarekin mehatxu pintaketak egin direnak Sakanan.
2009ko agorrilaren 20an, Arbizun, lau zinegotziren izenak eta haien kontrako heriotza mehatxuak (“orain zelatan, bihar hilko zaituztegu”) agertu ziren idatzita Arbizuko udaletxeko fatxadan. Aldamenean Falangeren logotipoa eta “Otsaportillo 1936.Gora Barandalla!” idazkia zeuden. Gerora Falange y Tradición taldeak bere gain hartu zituen Euskal Herrian egindako 25 eraso, baina zerrendatu gabe. Urte hartako lastailaren 23an atxilotu zituzten taldeko bost kideak. Haietako hiru delituagatik zigortu zituzten. Aurrekaririk ez zutenez bat bera ere ez zen espetxera joan.
(Albiste hau Euskalerria Irratiak eman du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta)
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.