argia.eus
INPRIMATU
Mediterraneoan hil diren 35.000 migranteren izen-abizenak jarri dituzte Bartzelonako metroan
  • Europako migrazio eta aterpe politikek Mediterraneo itsasoan 35.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin dutela salatu dute ekimenarekin.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 18a
Argazkia: @stopmaremortum

Bartzelonako Gracía auzoko metro geltokian jarri ditu hiriko Udalak Europara bidean Mediterraneoan hil diren errefuxiatu eta migranteen zerrenda luzea. Europak aplikatzen dituen migrazio politikak salatzeko, United Against Refugees Deaths kanpainaren barnean bultzaturiko ekimena da. 2018ko irailaren 30 arteko dokumentazioa erabili dute horretarako, Stop Mare Mortum-en sare sozialetan irakur daitekeenez.

Argazki gehiago: