Goi mailako ikasketak euskaraz segitzeko aukera urri batzuk baino ez direnez Ipar Euskal Herrian, Etxepare lizeoko gero eta ikasle gehiagok, %25etik gora aurten, Hego Euskal Herriko unibertsitateetan izena emanen dute, euskaraz segitzeko ikasketak. Bidea ez da xinple.
Ikasketen konbalidazioa egin behar da, baxoaren notazioak ere ez dira berdinak eta epeek ere ez dute laguntzen. Alta, urrats ainitz eman dira azken urteetan eta bidea eztiago dute gaur egun Ipar Euskal Herriko ikasleek.
Aurten gainera, lizeoko erreformaren karira, egoera pozoindu bada ere, Seaskak egin lan eskergaren ondorioz, irudi luke aferak konponduak direla, eta ekainaren 17rako konbalidazio guztiak onartuak izanen zaizkiela.
Patxiku Ordouille terminalean ikasle da eta medikuntza egin nahiko luke Bilbon. Inkas, Bordelen ere izena emana du.