argia.eus
INPRIMATU
Medikuntzako graduazio ekitaldian EHUk euskarazko lerroko ikasleak bigarren mailakotzat dituela kritikatu dute
  • Sare sozialetan zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, medikugai batek kritika gogorrak egin dizkio EHUri, batik bat medikuntza euskaraz egiteko oztopoengatik. Medikuak ez dira izan bakarrak halako kritikak egiten, Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzakoek ere euskara lehen lerrora ekarri dute.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 10

Ikasleek euskaraz bizitzen saiatzeagatik jasotako jazarpena salatu du ikasleak graduazio ekitaldian. Hizkuntza erasotzen duten neurrian ikaslek erasotzen dituztela dio, eta EHU dela medikuntza ikasleak bigarren mailako ikasle gisa tratatzearen erantzule. Pazientea bere hizkuntza ere badela azaldu du. Euskal gizarteak euskal medikuak behar dituela aldarrikatu du ikasleak, eta gaineratu du, aurrerapausoak eman badira irakasle eta ikasleen ahaleginagatik izan dela, ez EHUk hartu dituen erabakiengatik. Osakidetzak eta EHUk medikuntza euskaraz eskaintzeko eta mediku euskaldunak izateko bidean borondaterik ez dutela kritikatu du ikasleak.

Euskarazko lerroaren egoera mahai gainean jartzeaz gain, beste hainbat kritika egin ditu ikasleak. Emakumeak erasoak jasateaz nazkatuta daudela adierazi du eta ez direla isilduko. Mezu transfoboak, xenofoboak eta homofoboak jaso izana ere salatu du. Munduko ginekologoentzat mezu zuzena bota du: “Bi emakumeren arteko sexu harremanak ez dira mitologia hutsa”. Transexualitatea gaixotasunarekin lotzen duen ideia betikotzea kritikatu du.  

Hona sei minutuko bideoa: