argia.eus
INPRIMATU
Medikuak ez dizu esango sexuz aldatu behar duzun
  • Egungo legediaren arabera, pertsona batek sexuz edo izenez aldatu nahi izanez gero, bere generoarekin bat ez datorrela dioen mediku txosten bat aurkeztu behar du. Espainiako Kongresuak tramite hori bertan behera utziko lukeen lege proiektua onartu du.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 30

Lege berria adin txikikoei zuzenduta egongo litzateke. Hauen eskubideekin jolastea “arriskutsua” dela argudiatuta, PPk ezezkoa bozkatu du. Aldeko botoak 200 izan dira. 128, aldiz, aurkakoak.

Lege proposamenak gaixotasun izaera kenduko lioke genero identitateari, eta sexuz aldatzeko baldintza bakarra pertsonaren borondatea izango litzake.

Hurrengo urratsa lege proposamena parlamentuko tramitera eramatea izango da. Bertan erabakiko da lege proiektutik, lege izatera pasatzen den.