Meatzariak haserrearen ikur


2012ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Meatzariek 19 eguneko ibilaldia egin dute, PPren Gobernuak diru-laguntzetan egindako murrizketa salatzeko. Atzo manifestazio handia izan zen Madrilgo karriketan. Industria ministerioraino iritsi ziren, negoziazioa behartzeko. Poliziak gogor kargatu zuen eta 76 pertsona zauritu ziren.

Mariano Rajoyk 2011ko abenduaren 30ean iragarri zuen Ikatza 2006-2012 Planean ere guraizea sartuko zuela: 200 milioi eurotan jaitsi du aurten ikatzaren sektoreari emango dion diru kopurua, %63 gutxiago. Praktikan, meatzaritzaren heriotza esan nahiko luke horrek, eta horrenbestez, Asturiasko eta beste herrialdeetako bailara askoren ogibidearen amaiera ere bai.

Europak dio ikatzari laguntza publikoak emateko azken urtea 2018a izan behar duela. Baina Rajoyk sei urte aurreratu du erabakia, derrepentean, inolako plan eta trantsizio “ordenaturik” gabe. Horrek, are gehiago haserretu ditu meatzariak.

Maiatzaren 28an Asturiasko Candín eta Santiago meazuloetan 12 lagunek itxialdia abiarazi zuten; 45 egun daramatzate bertan. Ekintza hartatik aurrera mobilizazioak gogortu egin dira, greba orokorrak ugaritu, errepideak moztu dituzte eta liskarrak izan dira poliziarekin. Azken egunetan enfrentamendu gogorrenak Leongo Ciñera herrian izan dira, bertoko biztanleek salatu zuten guardia zibilek herria “asaltatu” zutela.

Protestan ari diren langileek herritar guztien babesa dute, gazte eta heldu. Tradizionalki meatzaritzak sostengatu izan du herri horietako ekonomia eta iraganeko borrokek bizirik segitzen duten askorengan, hala nola 1934ko iraultzak, 1962ko grebak eta 1991ko protestek. Baina 1970eko hamarkadan 70.000 meatzari zebiltzan Asturiasen, gaur egun apenas dira 4.000 –horietatik 1.800 Hunosa enpresa publikoan eta beste ehunka Victorino Alonso enpresariaren esplotazioetan–. Teruelen ere gainbehera ikaragarria izan da, populazioa erdira jaitsi da herri askotan. Dena den, jarduera horrek pisu handia dauka oraindik orain, ekonomiaren dinamizatzailea baita eta zeharka milaka lanpostu mantentzen baititu, oso fokalizatuak gainera.

Produktuaren eta merkatuaren ezaugarriengatik laguntza publikoei lotua egon da hamarkada askotan meatzaritza. Ikatzak etorkizun beltza duela garbi dago, Espainiako Estatuan ez da lehiakorra eta CO2 isurle nagusienetakoa da gainera. Ecologixtas n’acción Asturies taldearen esanetan “alternatiba bideragarriak eztabaidatu behar dira”. Baina arazoa hori da, meatzariak alternatibarik gabe utzi dituztela.

Sektoreak urteak daramatza sasi-birmoldaketa prozesuan. Bestelako industriak sortzeko bideratutako dirua ez da batere ondo erabili eta kasu askotan ez da meatzaritzari loturiko eskualdeetara iritsi ere egin. Gobernuen kudeaketa eskasa eta zenbait sindikaturen konplizitatea izan dira horren arduradun. Mutuen, formazio programen eta bestelako subentzioen bidez, SOMA sindikatuak nolabaiteko sarea eraiki du, gainbehera apaltzen lagundu bai, baina lokartze handia ekarri duen kontrol moduko bat ere sortuz. Asturiasko kolore guztietako alderdi politikoak ere joko berean sartu izan dira urte luzez.

Halabedi irratiak Manu Nieto Asturiasko Corriente Sindical de Izquierdas-eko kideari elkarrizketa zabala egin dio. Bertan esplikatzen ditu meatzaritzak dituen arazoak eta meatzarien borroka zertan datzan:

Herritarrek ez dute ulertzen nola kenduko zaizkion 200 milioi euro meatzaritzari, eta aldiz, milaka milioi emango zaizkion Bankiari. Baina borroka hori beste klabe batzuetan ulertu behar da. Rajoyk badaki meatzariei men egiten badie, ateak irekiko dizkiela aldarrikapen berriei, barrikada gehiago ikusiko dituela kalean.

Asturiasen jada "kutsatze" efektu hori sumatzen hasiak dira.  Daniel Mari Ripa kazetariak ezin hobekiago azaldu ditu kutsatze efektu horiek El Diagonal egunkarian argitaratutako artikulu zabal batean. Sektorearen erronkak, kontraesanak eta indarguneak aztertu ditu Ripak bertoko protagonisten bidez. 

Martxa Beltzak etengabe jaso du babesa pasa den herri guztietan, eta Madrilera iristerakoan Rajoyren Gobernuak egindako murrizketek sortutako haserrea bereganatzea lortu dute meatzariek. Santa Barbara Bedeinkatuaren himnoa erresistentzia globalago baten ikur bilakatzen ari da pixkanaka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Sunsundegui likidatu eta ixtea proposatu diote epaileari, inbertitzaile baten “eskaintza bideragarririk” egon ezean

Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Eguneraketa berriak daude