argia.eus
INPRIMATU
Meaka-Irimo herri plataformak kontzentrazioa egingo du maiatzaren 7an Jaurlaritza aurrean
  • Capital Energy multinazionalak Urretxu ondoan dagoen Irimo mendian zentral eolikorik egin ez dezan eskatzeko egingo dute elkarretaratzea maiatzaren 7 goizean.

ARGIA @argia 2024ko maiatzaren 06a

Elkarretaratze honekin zera adierazi nahi diete Irimoko zentral eolikoaren erabakian ardura dutenei: "Herritarrok kezkaz bizi dugu prozesua eta, nahiz eta haiek isilik egon, gu kontziente gara Irimo mendiaren etorkizuna jokoan dugula. Arantxa Tapia sailburuari gure kezkak adierazteaz gain, gonbidatu nahi dugu Irimora joatera, gurekin batera, ikus dezan egin nahi duten zentral eolikoak inguruneari lekarkiokeen txikizioa".

10:30ean hasiko dute ordubete iraungo duen elkarretaratzea.