argia.eus
INPRIMATU
MDMA bezala saldu duten pilula toxikoa atzeman dute Gipuzkoan
  • Estasi (MDMA) gisa saldu duten PMMA pilula bat jaso dute Gipuzkoan. Pilula horiek oso toxikoak izan daitezke eta Europan eta AEBetan hamabi pertsona hil dira horiek kontsumitzeagatik.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 05
PMMA pilulek Supermanen ā€œSā€ logotipoa, laranja-arrosa kolorea eta diamante itxura daukate. (Argazkia: vintechmagazine.com).

SGIker laborategiak egin du Ai Laket!! elkarteak Gipuzkoan jasotako pastillaren analisia. Pilulak Supermanen “S” logotipoa dauka, laranja-arrosa kolorea eta diamante itxura. MDMA saltzen den ohiko merkatu ilegaletan horrelako pilula gehiago egon daitezkeela uste dute.

Estasia baino potentzia gehiago duen droga da PMMA. 50 miligramo kontsumituta hainbat pertsona ospitaleratu dira eta Drogen Europako Behatokiaren arabera 400-500 miligramoko dosiak heriotza eragin dezake.

PMMAren efektuak MDMArenak baino beranduago azaltzen dira. Horren ondorioz, kontsumitzaileek gehiago hartu eta toxikotasuna nabarmen areagotu daiteke.

Irudi hau egin dute: